ZIFREN JATORRIA
Gaur egun erabiltzen ditugun zifrak (1, 2, 3, 4...) arabiar zifrak dira, lehenago erromatarrek erabiltzen zituztenen antzik ez dutenak (I, II, III, IV...).
Zergatik 1 idazten dugu horrela? Eta 2? Eta 3? Pentsatu duzue inoiz?
Badu bere azalpena eta frogatuko duzue. Idatzi zifra eta zenbatu angeluak:
1 zenbakiak angelu bat du; 2 zenbakiak 2 angelu ditu; 3 zenbakiak 3 angelu ditu... eta 0 zenbakiak ez du angelurik.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du!
ZER IRUDITU ZAIZUE? BITXIA, EZ DA HALA?
Hurrengoetan klikatuz gero matematiketan landutako hainbat kontzeptuen errepasoa egiteko aukera izango duzue.ANIMO!! Batzuk erederaz daude baina...

No hay comentarios:
Publicar un comentario